"Ez da harritzeko Keparen lana ia infinitua izatea. Baita artistak ere, haiek bere edo bera haien kolaboratzaile izan direnak. Gazte-gazte ezagutu nuen. Ausart. Hots, bere ahalmen tekniko neurrigabeen eta bere inspirazio abiotsuaren jakile. Sen apurtzailea. Argi esanda, garaile bat. Artista horietakoa, zeinen azkenik ezin baita inoiz suposatu, beti berpizten baitira.
Xabier Amuriza (testu zatia)
Fermin Aiok zuzendutako dokumental honek Keparen ibilbide artistikoa eta bizitza pertsonala errepasatzen ditu, gaixotasunaren aurretik eta ondoren.
Berpiztu liburuak Keparen ibilbide artistikoa errepasatzen du gonbidatutako 40 artista baino gehiagoren parte-hartzearekin, bere disko bakoitzean inspiratutako obra bat sortuz.