Erromeriak

Kepa Junkera

Erromeriak proiektuan, Kepak Euskal Herriko, Kantabriako, Asturiasko, Galiziako, Leongo, Valladolideko eta Portugalgo 40 emakume pandero-jotzaile baino gehiago zuzentzen ditu; guztiak instrumentu honi egiten dion omenaldi oso pertsonal horretan bidelagun ditu.

Bere etapa berriko lehen disko honek argitaratu gabeko zortzi abesti eskaintzen ditu. Kantu horietan lanean ari zen bere estudioan, 2018an eszenatokietatik kanpo utzi zuen iktusa jasan baino pixka bat lehenago. Lan hau berarentzat bereziak diren eta proiektu honetarako berariaz moldatutako beste zazpi grabaziorekin osatzen da.

Gainera, Koldo Gezuraga Seijido bertsolariaren laguntza izan du abesti batzuen letretarako, baita Yeray Rodriguez eta Miguel Cadavieco inprobisatzaileena ere. Berpiztu proiektuarekin berriz agertu ondoren, Kepak sortzen jarraitzen du eta bere buruari erronka egiten dio, beste behin ere, bere jarraitzaileak harritzeko eta bere zigilu pertsonala duen emozioz beteriko diskoa eskaintzeko.

Lan hau omenaldi sakona da bere amari, bere aititeri eta ondarea transmititu zioten emakume panderojole guztiei.

Diskoetxea: Hiri Records. Ekoizpena: Kepa Junkera.

Herriak gauza askok batzen dituzte: itsasoek, bideek… eta baita panderoek ere. Instrumentu soil baina konplexu hau, indarrez eta gozotasunaz betea, antzinako bizi-behar baten fruitu da. Bere soinuak nire arbasoengana hurbiltzen nau, nire aititerengana, nire amarengana… sentitutako egiazko magia. Lan hau ondare hori transmititu diguten emakume guztiei egindako errekonozimendu sakona da. Okerrak oker, luzaroan jarrai dezatela munduko leku askotan mugitzen.

Kepa, 2023ko udaberriko egun batean, Bilbo